231. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

102/2018 FORU AGINDUA, urriaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 7ko 50/2018 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik 2018-2019 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak finkatu ziren.

Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 7ko 50/2018 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik 2018-2019 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak finkatu ziren.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskatu du aipatu agindua alda dadila doktoretza programa ofizialen prezio publikoak arautzeari dagokionez, betiere prezio horiek unibertsitateartekoak badira edo kotutoretzan egiten badira.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 7ko 50/2018 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik 2018-2019 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak finkatu ziren. Hona aldaketa:

a) “II.–Prezioen araubidea” atalari tarteki hauek eranstea:

“II.3.a. Unibertsitatearteko doktoretzaren esparruan, doktoretzako prezio publikoen ordainketak dagokion hitzarmenarekin bat eginen du”.

“II.3.b. Doktoretzaren kotutoretzaren esparruan, doktoretzako prezio publikoen ordainketak dagokion hitzarmenarekin bat eginen du, elkarrekikotasuna eta benetako karga irizpideen arabera”.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Agindu hau igortzea Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari eta Unibertsitateen Zerbitzuari.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen Errektoreordetzari, Ikerketako Errektoreordetzari, Kudeatzailetzari eta Ikerketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko urriaren 22an.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

Iragarkiaren kodea: F1813116