231. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Diru-bilketarako egutegia 2019. urterako

Garinoaingo Udalak, 2018ko azaroaren 9an egin bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

Lehena.–Honako zerga-egutegia onestea:

Ibilgailuen gaineko udal zerga.

1. Borondatez ordaintzeko epea, apirilean.

2. Bankuan helbideraturik daudenak apirilaren azken egunean kobratuko dira.

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa.

1. Borondatez ordaintzeko epea, ekainean.

2. Bankuan helbideraturik daudenak ekainaren azken egunean kobratuko dira.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga.

1. Borondatez ordaintzeko epea, irailean.

2. Bankuan helbideraturik daudenak irailaren azken egunean kobratuko dira.

Herri-lurrak eta errentamenduak.

1. Borondatez ordaintzeko epea, urrian.

2. Bankuan helbideraturik daudenak urriaren azken egunean kobratuko dira.

Bigarrena.–Adieraztea helbideratu gabeko ordainagiriak haietan aipatzen diren finantza entitateko banku bulegoetako edozeinetan ordain daitezkeela, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak azaltzen den egunean iraganen dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Hirugarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Garinoaingo Udaleko iragarki-oholean argitaratzeko agintzea, udalerriko herritar orok jakin dezan.

Garinoainen, 2018ko azaroaren 12an.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.

Iragarkiaren kodea: L1813741