231. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2018ko 4., 6. eta 7. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Cortesko Udalak, 2018ko azaroaren 12an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrari dagozkion 4., 6. eta 7. aldaketak.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea amaitutakoan.

Cortesen, 2018ko azaroaren 13an.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L1813827