231. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 309., 310. eta 249. lurzatietan eraikigarritasuna eta bizitegi-dentsitatea handitzeko. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko urriaren 31n egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia udalerri honetako 2. poligonoko 309., 310. eta 249. lurzatietan (Elizgibela kalea eta Floirac plaza) eraikigarritasuna eta bizitegi-dentsitatea handitzeko. Miguel Ángel Díaz Iturriaga, Elena Chávarri Burguete eta Andrés Tabera Roldán arkitektoek idatzi zuten plana, eta Hidesna SLk aurkeztu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, indarra duen legedian agindutakoari jarraikiz.

Burlatan, 2018ko azaroaren 14an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1813817