231. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

849E/2018 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoko enpresetan, 30 urtetik beherako gazte langabeen kontratazioa sustatzeko diru-laguntzen aurretiazko gastua baimentzen duena 2019. urterako. DDBN identifikazioa: 382413.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak uztailaren 4an emandako 2188/2017 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdiaren oinarriak onetsi ziren.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, diru-laguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Horrenbestez, bidezkoa da diru-laguntza batzuetarako 2018ko gastua baimentzea.

Azaldutakoarekin bat, proposamen-txostena ikusirik, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2019ko Gastuen Aurrekontuen kontura baimentzea espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoko enpresetan 30 urtetik beherako gazte langabeen kontratazioa sustatzeko diru-laguntzen gastua, hain zuzen, 900.000 euro, aurrekontuko partida honen kargura: 2018ko Gastuen Aurrekontuko “Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4709 241205 partidaren baliokidea izateko, 2019an gaitzen den partida. Diru-laguntza horiek Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 4ko 2188/2017 Ebazpenaren bidez arautu ziren (Diru-laguntzen Datu Base Nazionaleko 356404 zenbakia).

2. 2018ko ekitaldian ebatzi gabe gelditzen diren eskaerei 2019ko ekitaldiko aurrekontuaren kargura erantzutea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuari igortzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko azaroaren 7an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1813647