23. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2018ko urtarrilaren 11n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork bakarrik ere aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta aginduko da kapituluka laburturik argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Buñuelen, 2018ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1800681