26. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Arantzako Arau Subsidiarioetako egiturazko aldaketa
Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2014ko abenduaren 4an egindako osoko bilkuran, aho batez, ondoko akordioa hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea Arantzako Udalak sustatutako Arau Subsidiarioetako egiturazko aldaketa (18. eta 19. artikuluak aldatzen dira, lur urbanizaezinean eraikitzen diren eraikuntzen baldintza bolumetriko, estetiko eta funtzionaletan eragina izanik); hori, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan, 79.3 artikulutik hara igorrita, xedatutakoari jarraituz.

2.–Espedientea hilabeteko epean jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki oholean eta Foru Komunitateko egunkarietan jarrita. Jendaurreko epean interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Arantzan, 2015eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Ander Almandoz Indacoechea.

Iragarkiaren kodea: L1501528