23. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2/2017ko aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2017ko azaroaren 24an egindako batzar nagusi arruntean, hasiera batean onetsi zuen bigarren aldaketa entitatearen 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean. 2017ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an. Horren ondoren, hamabost egun baliodun eman ditu jendaurrean Mankomunitateko Idazkaritzan, eta inork ez du haren kontrako erreklamaziorik aurkeztu.

Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu da eta bidezkoa da, laburturik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez aldatua).

Lizarran, 2018ko urtarrilaren 12an.–Mankomunitateko burua, M.ª Victoria Sevilla Marzo.

Aurrekontuko 2/2017 aldaketa.

GASTUAK:

–Ur zerbitzua: +73.233 euro.

–Hiri Hondakinen zerbitzua: +500 euro.

–Zolatzeak: +5.700 euro.

–Gastuak, guztira: 11.843.978 euro (+ 79.433 euro).

DIRU-SARRERAK:

–0. kapitulua: 73.233 euro.

–1. kapitulua: 500 euro.

–2. kapitulua: 5.700 euro.

–Diru-sarrerak, guztira: 11.843.978 euro (+ 79.433 euro).

Iragarkiaren kodea: L1800688