23. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2017ko aurrekontuko 4tik 9ra bitarteko aldaketak.
Hasierako onespena

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2017ko abenduaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 4.etik 9.era bitarteko aldaketak 2017ko aurrekontu orokor bakarrean. Kreditu-gehigarriak eta kreditu bereziak dira.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Urrotz-Hirian, 2018ko urtarrilaren 12an.–Mankomunitateko burua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1800680