23. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Taxien segurtasun elementuak hobetzeko diru-laguntzak

2018ko urtarrilaren 18an, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 32/2018 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legeak, 3. artikuluan dauden printzipio nagusien barnean, administrazio publikoen, taxiaren arloaren eta erabiltzaileen ordezkarien arteko lankidetza ezartzen du, alde bakoitzaren erantzukizun eta eskumen esparruen barnean, taxiaren zerbitzua garraio publikoko mota gisa erabiltzea sustatzeko, eta bai taxiaren arloa modernizatzea ere, zerbitzua hobeki emateko eta ingurumena babesteko bidea ematen duten aurrerabide teknikoetara egokituta.

Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2017ko ekainaren 27an egin zuen saioan, hasiera batean onetsi zuen Iruñerrian taxi zerbitzua batera emateko lurralde eremuan taxiaren arlorako diru-laguntzak arautzeko ordenantza. Jendaurrean egoteko izapidearen ondoren, eta inolako alegaziorik ez zenez egon, hasiera bateko onespen akordioa behin betiko izatera igaro zen. Taxiaren arloko diru-laguntzen ordenantza 188. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 2017ko irailaren 28an.

Mankomunitateko lehendakariaren 470/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko azaroaren 22koa), Taxiaren arloko Mankomunitatearen diru-laguntzen plan estrategikoa onartu zen, Taxiaren arloko diru-laguntzen ordenantzaren 3. artikuluan jasota zegoenaren arabera.

Iruñerriko Mankomunitateko Lehendakaritzaren 472/2017 Ebazpenaren bidez (azaroaren 23koa), beste batzuekin batera, taxiaren zerbitzuan segurtasun elementuak hobetzeko diru-laguntzen deialdi publikoa onartu zen, eta ebazpen horretan bertan 15.000 euroko gastua baimendu zen helburu horretarako, 2017ko ekitaldiko aurrekontuko “Bidaiarien beste garraio bat/Taxiaren arloko diru-laguntzak, segurtasuna hobetzea” 4412/7700003 aurrekontu aplikazioaren kontura.

Diru-laguntza horren deialdia (3. ildo estrategikoa.–Taxien segurtasun elementuak hobetzea) Diru-laguntzen datu base nazionalean eman zen argitara, 2017ko abenduaren 1ean (IBDNS: 373821), eta haren laburpen bat 235. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2017ko abenduaren 11n.

2018ko urtarrilaren 9an, instrukzio organoak txosten bat egin zuen, Ordenantzaren 16.4 artikuluan jasota dagoenaren arabera, eta hartan hau dago adierazita:

1.–”Taxien segurtasun elementuak hobetzeko” Tele Taxi San Fermín elkarteak aurkeztutako diru-laguntza eskaera onartu behar da.

2.–Diru-laguntzaren zenbatekoa finkatzeko orduan, 289 ibilgailu sartu beharko dira kontuan.

2018ko urtarrilaren 15ean, Balorazio Batzordeak txostena egin zuen, Ordenantzaren 16.5 artikuluan jasota dagoenaren arabera, eta hartan hau dago adierazita:

1.–Aldeko irizpena ematea eta taxien segurtasun elementuak hobetzeko diru-laguntzak modu honetan ematea proposatzea:

–Tele Taxi San Fermín elkarteari 10.115 euroko zenbatekoa.

2018ko urtarrilaren 16an, instrukzio organoak ebazpen proposamen bat egin zuen, Ordenantzaren 16.6 artikuluan jasota dagoenaren arabera, eta hartan hau dago jasota:

1.–Diru-laguntza hauek ematea, taxiaren zerbitzuan taxien segurtasun elementuak hobetzeko:

–Tele Taxi San Fermín elkarteari 10.115 euroko zenbatekoa.

2018ko urtarrilaren 17an, Tele Taxi San Fermín elkarteari ebazpen proposamena jakinarazi zitzaion, eta, alegazioak egiteko epearen barnean, idatzi bat aurkeztu du, igorritako proposamena onartzen zuela adierazteko.

Aurreko guztia aintzat hartuta,

EBATZI DUT

1. Taxien segurtasun elementuak hobetzeko diru-laguntza hauek ematea:

–Tele Taxi San Fermín elkarteari 10.115 euroko zenbatekoa.

2. Tele Taxi San Fermín elkartearen alde, 10.115 euroko gastua xedatzea, 2017ko ekitaldiko aurrekontuko “Bidaiarien beste garraio bat/Taxiaren arloko diru-laguntzak, segurtasuna hobetzea” 4412/7700003 aurrekontu aplikazioaren kontura.

3. Tele Taxi San Fermín elkartearekin hartutako eta 10.115 euroko zenbatekoko obligazioa onartzea, 2017ko ekitaldiko aurrekontuko “Bidaiarien beste garraio bat/Taxiaren arloko diru-laguntzak, segurtasuna hobetzea” 4412/7700003 aurrekontu aplikazioaren kontura, taxi zerbitzuan taxien segurtasun elementuak hobetzeko 2017ko diru-laguntza gisa.

4. Bigarren paragrafoan xedatutako kreditua eta sobera gelditzen diren 4.895 euroak kontuan hartuta, baliogabetzea 472/2017 Ebazpenean onartutako gastu baimena 2017ko ekitaldiko aurrekontuko “Bidaiarien beste garraio bat/Taxiaren arloko diru-laguntzak, segurtasuna hobetzea” 4412/7700003 aurrekontu aplikazioaren kontura.

5. Ebazpen hau egoitza elektronikoan, Iruñerriko Mankomunitatearen gardentasun atarian, Diru-laguntzen datu base nazionalean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea xedatzea.

6. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, ondokoa adierazita: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 52.2 artikuluan ezarrita dagoenarekin bat, ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Nafarroako Administrazioarekiko Auzitegiari zuzendua, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Aldez aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera dago, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, bietan hilabeteko epean.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 23an.–Lehendakaria, Aritz Ayesa Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1800998