2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Taxiaren zerbitzuan ibilgailu ekologikoak sustatzeko diru-laguntzak
2018ko urtarrilaren 17an, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 32/2018 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
Uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legeak, 3. artikuluan dauden printzipio nagusien barnean, administrazio publikoen, taxiaren arloaren eta erabiltzaileen ordezkarien arteko lankidetza ezartzen du, alde bakoitzaren erantzukizun eta eskumen esparruen barnean, taxiaren zerbitzua garraio publikoko mota gisa erabiltzea sustatzeko, eta bai taxiaren arloa modernizatzea ere, zerbitzua hobeki emateko eta ingurumena babesteko bidea ematen duten aurrerabide teknikoetara egokituta.
Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2017ko ekainaren 27an egin zuen saioan, hasiera batean onetsi zuen Iruñerrian taxi zerbitzua batera emateko lurralde eremuan taxiaren arlorako diru-laguntzak arautzeko ordenantza. Jendaurrean egoteko izapidearen ondoren, eta inolako alegaziorik ez zenez egon, hasiera bateko onespen akordioa behin betiko izatera igaro zen. Taxiaren arloko diru-laguntzen ordenantza 188. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 2017ko irailaren 28an.
Mankomunitateko lehendakariaren 470/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko azaroaren 22koa), Taxiaren arloko Mankomunitatearen diru-laguntzen plan estrategikoa onartu zen, Taxiaren arloko diru-laguntzen ordenantzaren 3. artikuluan jasota zegoenaren arabera.
Iruñerriko Mankomunitateko Lehendakaritzaren 472/2017 Ebazpenaren bidez (azaroaren 23koa), beste batzuekin batera, taxiaren zerbitzuan ibilgailu ekologikoak sustatzeko diru-laguntzen deialdi publikoa onartu zen, eta ebazpen horretan bertan 15.000 euroko gastua baimendu zen helburu horretarako, 2017ko ekitaldiko aurrekontuko “Bidaiarien beste garraio bat/Taxiaren arloko diru-laguntzak, ibilgailu ekologikoak” 4412/7700002 aurrekontu aplikazioaren kontura.
Diru-laguntza horren deialdia (1. ildo estrategikoa.–Ibilgailu ekologikoak sustatzea taxiaren zerbitzuan) Diru-laguntzen datu base nazionalean eman zen argitara, 2017ko abenduaren 1ean (IBDNS: 373821), eta haren laburpen bat 235. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2017ko abenduaren 11n, eta Mankomunitatearen egoitza elektronikoan.
2018ko urtarrilaren 9an, instrukzio organoak txosten bat egin zuen, Ordenantzaren 16.4 artikuluan jasota dagoenaren arabera, eta hartan hau dago adierazita:
1.–"Taxiaren zerbitzuan ibilgailu ekologikoak sustatzeko" pertsona hauen diru-laguntza eskaerak onartu behar dira:
–Idoate Aldaz, Alfredo (2. tartea).
–López de Echezarreta Goñi, Néstor (2. tartea).
–Orbaiceta Arraiz, Joaquín (2. tartea).
–Oroz Mayayo, Enrique (2. tartea).
–Arcilla Soto, Miguel Ángel (2. tartea).
–Bellosta López, Francisco Antonio (2. tartea).
–Montes Ros Rafael (1. tartea).
–Olaiz Belzunce, Francisco José (2. tartea).
2018ko urtarrilaren 15ean, Balorazio Batzordeak txostena egin zuen, Ordenantzaren 16.5 artikuluan jasota dagoenaren arabera, eta hartan hau dago adierazita:
1.–Aldeko irizpena ematea eta taxiaren zerbitzuan ibilgailu ekologikoak sustatzeko diru-laguntzak pertsona hauei eta modu honetan ematea proposatzea:
–Montes Ros, Rafael: 2.500 euro.
–Idoate Aldaz, Alfredo: 750 euro.
–López de Echezarreta Goñi, Néstor: 489,27 euro.
–Orbaiceta Arraiz, Joaquín: 750 euro.
–Oroz Mayayo, Enrique: 750 euro.
–Arcilla Soto, Miguel Ángel: 750 euro.
–Bellosta López, Francisco Antonio: 750 euro.
–Olaiz Belzunce, Francisco José: 750 euro.
2018ko urtarrilaren 16an, instrukzio organoak ebazpen proposamen bat egin zuen, Ordenantzaren 16.6 artikuluan jasota dagoenaren arabera, eta hartan hau dago jasota:
1.–Diru-laguntza hauek ematea, taxiaren zerbitzuan ibilgailu ekologikoak sustatzeko:
–Montes Ros, Rafael: 2.500 euro.
–Idoate Aldaz, Alfredo: 750 euro.
–López de Echezarreta Goñi, Néstor: 489,27 euro.
–Orbaiceta Arraiz, Joaquín: 750 euro.
–Oroz Mayayo, Enrique: 750 euro.
–Arcilla Soto, Miguel Ángel: 750 euro.
–Bellosta López, Francisco Antonio: 750 euro.
–Olaiz Belzunce, Francisco José: 750 euro.
Aurreko guztia aintzat hartuta,
EBATZI DUT
1. Taxiaren zerbitzuan ibilgailu ekologikoak sustatzeko diru-laguntza hauek ematea:
–Montes Ros, Rafael: 2.500 euro.
–Idoate Aldaz, Alfredo: 750 euro.
–López de Echezarreta Goñi, Néstor: 489,27 euro.
–Orbaiceta Arraiz, Joaquín: 750 euro.
–Oroz Mayayo, Enrique: 750 euro.
–Arcilla Soto, Miguel Ángel: 750 euro.
–Bellosta López, Francisco Antonio: 750 euro.
–Olaiz Belzunce, Francisco José: 750 euro.
2. Guztira 7.489,27 euroko gastua xedatzea, 2017ko ekitaldiko aurrekontuko “Bidaiarien beste garraio bat/Taxiaren arloko diru-laguntzak, ibilgailu ekologikoak” 4412/7700002 aurrekontu aplikazioaren kontura, onuradun hauen alde eta adierazten diren zenbatekoen arabera:
–Montes Ros, Rafael: 2.500 euro.
–Idoate Aldaz, Alfredo: 750 euro.
–López de Echezarreta Goñi, Néstor: 489,27 euro.
–Orbaiceta Arraiz, Joaquín: 750 euro.
–Oroz Mayayo, Enrique: 750 euro.
–Arcilla Soto, Miguel Ángel: 750 euro.
–Bellosta López, Francisco Antonio: 750 euro.
–Olaiz Belzunce, Francisco José: 750 euro.
3. Onuradunekin hartutako eta aurreko paragrafoan, bigarrengoan, adierazitako zenbatekoen araberako obligazioa onartzea, guztira 7.489,27 euroko zenbatekokoa, 2017ko ekitaldiko aurrekontuko “Bidaiarien beste garraio bat/Taxiaren arloko diru-laguntzak, ibilgailu ekologikoak” 4412/7700002 aurrekontu aplikazioaren kontura, taxiaren zerbitzuan ibilgailu ekologikoak sustatzeko 2017ko diru-laguntza gisa.
4. Bigarren paragrafoan xedatutako kreditua eta sobera gelditzen diren 7.510,73 euroak kontuan hartuta, baliogabetzea 472/2017 Ebazpenean onartutako gastu baimena 2017ko ekitaldiko aurrekontuko “Bidaiarien beste garraio bat/Taxiaren arloko diru-laguntzak, ibilgailu ekologikoak” 4412/7700002 aurrekontu aplikazioaren kontura.
5. Ebazpen hau egoitza elektronikoan, Iruñerriko Mankomunitatearen gardentasun atarian, Diru-laguntzen datu base nazionalean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea xedatzea.
6. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, ondokoa adierazita: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 52.2 artikuluan ezarrita dagoenarekin bat, ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Nafarroako Administrazioarekiko Auzitegiari zuzendua, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Aldez aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera dago, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, bietan hilabeteko epean.
Iruñean, 2018ko urtarrilaren 23an.–Lehendakaria, Aritz Ayesa Blanco.
Iragarkiaren kodea: L1800997