2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Zerbitzu anitzetako peoi baten izendapena
Eguesibarko Udaleko alkateak, 2018ko urtarrilaren 9an eman 32/2018 Ebazpenaren bitartez, honako hau erabaki zuen:
1.–Joseba Gil Zubeldía udal honetako zerbitzu anitzetako peoi izendatzea (plantilla organikoko 8.9 lanpostua), lan kontratu finkoarekin. Lanpostuaz jabetu eta bi hilabeteko probaldian aritu eta hura gainditu beharko du izaera hori lortzeko.
2.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea hilabeteko epea duela, izendapen-jakinarazpen hau ematen denetik aurrera, lanpostuaz jabetzeko. Zinpeko aitorpena edo promesa egin beharko du lanpostuaz jabetu baino lehen, Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela dioen aitorpena alegia. Hala egin ezean, Eguesibarko Udaleko lan-kontratudun finkoaren izaera lortzeko eskubide guztiak galduko ditu.
3.–Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2018ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1800661