23. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Lakarko 7. poligonoko 86. lurzatian. Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udaburuak, 2018ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa Lakarko Kontzejuko 7. poligonoko 86. lurzatiaren eremuan. Sustatzailea Roberto Cortegoso Santos da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 74 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Horrez gain, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan ere emanen da eta ukitutako jabeei jakinaraziko zaie. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Aritzalan, 2018ko urtarrilaren 12an.–Alkate udalburua, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1800679