2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDAZUBI
1. poligonoko 36. lurzatiko xehetasun-azterketa.
Hasierako onespena
Urdazubiko Udalak, 2017ko abenduaren 29an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Dantxarineako AC-2 unitatearen (1. poligonoko 36. lurzatia) xehetasun-azterketa, “Josenea SL”-k sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Urdazubin, 2018ko urtarrilaren 22.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.
Iragarkiaren kodea: L1800993