2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDAZUBI
Planeamendu eta kudeaketa hitzarmen urbanistikoa
Juan Ignacio Arzoz Erreca jaunarekin eta “Eliz-Aldea SL”-rekin.
Behin betiko onespena
Urdazubiko Udalak, hasiera batean onetsi zuen, planeamendu eta kudeaketa hitzarmena, Urdazubiko udal planeko 1 sektoreko AR-1 banaketa-eremua helburu duena, Juan Ignacio Arzoz Erreca jaunak eta “Eliz Aldea SL”-k sustatua. Jendaurreko epea iragan denez eta aurkeztutako alegazioak erabaki ondoren, Urdazubiko Udalak 2017ko abenduaren 29ko bilkuran aipatutako hitzarmena behin betiko onetsi zuen.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24. eta 25. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.
Egintza honen kontra honako helegite hauek jarri ahalko dira:
–Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean akordioa jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.
–Administrazioarekiko auzi-helegitea, bi hilabeteko epearen barrenean, hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean.
Urdazubin, 2018ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.
Iragarkiaren kodea: L1800992