23. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Aldaketa xehatua, Dantxarinea eta Landibar auzoetako
Udal Planeko egiturazko aldaketaren 39. artikuluan.
Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2017ko abenduaren 29ko egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Dantxarinea eta Landibar auzoetako Udal Planeko egiturazko aldaketaren 39. artikuluan Udalak sustatu duen aldaketa xehatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Urdazubin, 2018ko urtarrilaren 22.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1800991