23. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Planeamendu eta kudeaketa hitzarmen urbanistikoa
“Eliz-Aldea SL”-rekin. Behin betiko onespena

Urdazubiko Udalak, hasiera batean onetsi zuen, planeamendu eta kudeaketa hitzarmen urbanistikoa 2. sektoreko AR-1 banaketa-eremuko UE-1 unitatea, Dantxarineako AC-7 unitatea eta 1. poligonoko 108. lurzatia helburu dituena, “Eliz-Aldea SL”-k sustatua. Jendaurreko epea iragan denez eta aurkeztutako alegazioak erabaki ondoren, Urdazubiko Udalak 2017ko abenduaren 29ko bilkuran aipatutako hitzarmena behin betiko onetsi zuen.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24. eta 25. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Egintza honen kontra honako helegite hauek jarri ahalko dira:

–Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean, akordioa jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

–Administrazioarekiko auzi-helegitea, bi hilabeteko epearen barrenean, hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean.

Urdazubin, 2018ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1800990