2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta hura garatzeko onetsitako abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 68.-1 artikulua eta harekin bat datozenetan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egongo dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Aldapa SCL. Jarduera: esnetarako behien abeltegia egokitzea abereak hobeki maneiatzeko eta ingurumena eta animalien ongizatea hobetzeko. Tokia: Lizasoko 2. poligonoko 3024. eta 3062. lurzatiak.
Larraintzarren, 2018ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.
Iragarkiaren kodea: L1800691