23. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Bulegoetako lan egutegia 2018rako. Onespena

Alkatetzaren abenduaren 28ko 2051/2017 Ebazpenaren bidez, 2018ko lan egutegia onetsi zen, bulegoetako udal langileei aplikatzekoa (HAZ - Herritarren Arretarako Zerbitzukoei izan ezik). Hona zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

“Lehenbizikoa.–2018ko lan egutegia onestea Nafarroako toki entitate honetako bulegoen langileentzat (HAZ - Herritarren Arretarako Zerbitzukoentzat izan ezik). Horren arabera, ondotik ematen diren egunak jaiegun eta lanik gabekoak izanen dira. Udalaren bulegoak itxita egonen dira egun horietan, ondoan ematen diren arrazoiak direla medio:

–Nafarroako Gobernuak ezarritako jaiegunak eta herriko jaieguna:

  • Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
  • Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
  • Martxoaren 29a: Ostegun Santua.
  • Martxoaren 30a: Ostiral Santua.
  • Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.
  • Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
  • Uztailaren 26a: Santa Ana (herriko jaieguna).
  • Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.
  • Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
  • Azaroaren 1a: Omiasaindu.
  • Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoaren eguna.
  • Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
  • Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
  • Abenduaren 25a: Eguberri.

–Lanik gabeko egunak:

  • Apirilaren 30a.
  • Uztailaren 24a, 25a, 27a eta 30a.
  • Azaroaren 2a.
  • Abenduaren 24a eta 31.

Bigarrena.–Benetako lanorduen urteko kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legean xedatutakoaren arabera, zuzenbideko hirugarren oinarriaren bidez zehazten baita, eta honela banatuko da:

–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 8:30etik 14:30era bitarte; langileak aukeratuko du noiz egin gainerako ordubete eta erdia, malgutasunez, 7:00etatik 8:30era eta 14:30etik 16:00etara.

–Soberako 13 ordu daude 2018rako onetsi den lan egutegian. Bere aplikazio eremuan diharduten Udalaren langileek nahi dutenean hartu ahal izanen dituzte ordu horiek.

–Aurreko paragrafoetan aipatutako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, haien zerbitzuko beharrak direla eta, beste lanaldi mota bat duten udal langileei.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegi orokorra hau izanen da: 8:30etik 14:00ak arte”.

Tuteran, 2018ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1800678