23. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2018ko lan egutegia

Sartagudako Udalak, 2018ko urtarrilaren 3an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Onestea Sartagudako Udaleko langileen 2018ko lan egutegia, ondoko honen arabera: 614/2017 Ebazpena, ekainaren 1ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena. Bulegoak itxiko dira ondoan adierazitako egunetan:

Urtarrilaren 1a, astelehena: Urteberri.

Urtarrilaren 6a, larunbata: Jaunaren Agerkundearen festa (Errege eguna).

Martxoaren 29a: Ortzegun Saindua.

Martxoaren 30a: Ortzirale Saindua.

Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a, asteartea: Langileen Eguna.

Abuztuaren 15a, asteazkena: Jasokundeko Andre Maria.

Urriaren 12a, ostirala: Pilareko Andre Maria.

Azaroaren 1a, osteguna: Santu Guztien eguna.

Abenduaren 3a, astelehena: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

Abenduaren 6a, osteguna: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a, larunbata: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a, asteartea: Eguberri.

Gainera, beste 4 ezarri dira:

–Urtarrilaren 17a (San Anton).

–Apirilaren 30a (zubia).

–Abuztuaren 8a (herriko festa, Arrosarioko Andre Maria).

–Abenduaren 24a (zubia).

Adierazitako egunak, larunbatak eta igandeak baliogabetzat joko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean.

Gazteen festa 2018ko ekainaren 30etik uztailaren 1era ospatuko da.

Bigarrena.–Sartagudako Udaleko urteko lanordu kopurua, 1.592koa, honela banatuko da: astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da.

Artikulu honetako aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko eta Erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 12:00etatik 14:00 arte izanen da.

Laugarrena.–Egun baliogabeen deklarazioa Herriko Etxeko iragarki oholean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren gardentasunerako atarian argitaratzea.

Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean eta haren aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

1.–Hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua. Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte, ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.–Jakinarazi eta hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea). Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3.–Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Sartagudan, 2018ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.

Iragarkiaren kodea: L1800708