23. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Laburpena, autoenplegurako diru-laguntzarena. 2018. urtea

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean lor daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 382673.

Autoenplegurako diru-laguntza, 2018. urtea.

A) Onuradunak: Orkoiengo pertsona fisiko edo juridikoak.

B) Xedea: pizgarriak ezartzea, autoenpleguaren bidezko ekimenak sustatzeko, Orkoienen ekimen berritzaileak eta mota askotakoak abian jartzera lagunduz.

C) Oinarri arauemaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa, guztira: 10.000 euro.

E) Eskabideak aurkezteko epea: 2018ko abenduaren 31 arte.

Orkoienen, 2018ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1800987