2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Laburpena, enplegua kontratatzeko diru-laguntzen deialdiarena. 2018. urtea
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean lor daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 382665.
A) Onuradunak: Orkoiengo pertsonak, beste enpresa fisiko edo juridiko batzuek kontratatuak.
B) Xedea: enpleguaren egonkortasuna eta kontratazioa sustatzeko pizgarriak ezartzea, lanik gabe dauden langileen lan kontrataziorako diru-laguntzen bidez, Orkoienen erroldaturik badaude gutxienez ere urtebete lehenagotik, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude.
C) Oinarri arauemaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.
D) Zenbatekoa, guztira: 10.000 euro.
E) Eskabideak aurkezteko epea: 2018ko abenduaren 31 arte.
Orkoienen, 2018ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1800986