23. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Ordenantza fiskalak. Onespena

Eloko Udalak, 2017ko abenduaren 13ko bilkuran eta erregelamenduaren araberako quoruma zuela, hasiera batean onetsi zituen ondotik ematen diren udal ordenantzak:

1.–Ordenantza fiskal orokorra.

2.–Herriko jabari publikoko zoru, zorupe eta hegalkinean erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

3.–Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

4.–Lizentziak oro har eta zehazki hirigintzakoak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

5.–Ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

6.–Kontribuzio bereziak arautzen dituen ordenantza fiskala.

6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Elon, 2018ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Izaskun Zozaya Yunta.

Iragarkiaren kodea: L1800689