2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Epatzea gora jotzeko 17-02689 errekurtsoan
Miranda Argako Udalak jaso du gora jotzeko 17-02689 errekurtsoa, Victorio Tápiz Escodak aurkeztua, Miranda Argako Udalak 2017ko urriaren 26an hartutako erabakiaren kontra. Hartan ezetsi zen aurreko bilkura batean hartutako erabakiaren kontrako berraztertzeko errekurtsoa (2015eko abuztuaren 18ko erabakia da, udal-mugartean haize-sorgailuak instalatzeko hitzarmenaren onespenari buruzkoa). Espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea xedatu da.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari buruz garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian) xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da administrazio espedientean interesa izan dezaketen guztiek jakin dezaten, horien eskubideak eta interes legitimoak ukituak izan baitaitezke errekurtsogilearen nahiak aintzat hartzen baldin badira. Honen bidez, epatzen zaie errekurtsoan agertzeko eta pertsonatzeko, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñeko Iturrama kaleko 10 zenbakian; sarrera Ezkirotz kaletik), errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero.
Miranda Argan, 2018ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1800685