1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
111C/2017 EBAZPENA, urriaren 26koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da SCA Hygiene Spain SLU enpresaren Alloko zentroaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aztertu da SCA Hygiene Spain SLU enpresaren Alloko zentroaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31008872011900), erregistro honetan sartu zena 2017ko ekainaren 28an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuetako batzuek (Independientes fábrica, Independientes estructura, CCOO, UGT eta LAB) sinatua 2017ko ekainaren 14an eta 2017ko urriaren 3an zuzendua, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2017ko urriaren 26an.–Izaskun Goñi Razquin, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia.
SCA Hygiene Spain SLU enpresaren Alloko zentroaren hitzarmen kolektiboa, 2017, 2018, 2019 eta 2020rako (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F1712995