2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
14.etik 17.era bitarteko aldaketak 2017ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena
Aurrekontuko 14., 15., 16. eta 17. aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2017ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 7an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
–Aurrekontuko 14/2017 aldaketa. Kreditu-gehigarria:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 458.393,96 euro.
Finantzabidea:
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 458.393,96 euro.
–Aurrekontuko 15/2017 aldaketa. Kreditu berezia:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 165.927,11 euro.
Finantzabidea:
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 165.927,11 euro.
–Aurrekontuko 16/2017 aldaketa. Kreditu berezia:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 72.600 euro.
Finantzabidea:
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 72.600 euro.
–Aurrekontuko 17/2017 aldaketa. Kreditu berezia:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 4.160 euro.
Finantzabidea:
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 4.160 euro.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Cortesko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Cortesen, 2018ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1800650