2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
AR5 eremua urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena
Corellako Udalak, Gobernu Batzarraren 2017ko abenduaren 29ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea urbanizazio proiektua Corellako Udal Planeko 5. banaketa-eremurako. Sustatzaileak Zesa North Inmobiliaria SL eta Transportes Iruona SL dira.
1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatua bete beharrez, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Corellan, 2018ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L1800745