229. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2676/2018 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari amaiera ematen diona.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 19ko 617/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze lehiaketa bidez. Ebazpen hori 2018ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 13koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 21eko 1174/2018 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 8koan.

Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 29ko 1538/2018 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 4koan.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 2097/2018 Ebazpenaren bidez, azkenik lekualdatze lehiaketan sartu ziren 12 lanpostu hutsak zehaztu ziren.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 15ean emandako 2352/2018 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiatzaileei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) 12 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, eta Virginia García Oses andreari 71161 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, funtzionarioen araubidekoa eta Osasun Departamentuko Osasun Publikoaren Lan Osasunaren Institutuari atxikia, B mailako gidatzeko karneta edukitzeko betebeharrarekin.

2. Adieraztea Virginia García Oses andreak 2018ko azaroaren 20an hasi beharko duela destino berrian. Destino berriaren jabetza inongo tramiterik gabe hartuko da egintzat.

3. Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdi honen 3.3 oinarrian ezarritakoarekin bat, burutza bat betetzen ari diren lehiakideek esleitzen zaien lanpostuaren jabetza hartuz gero, burutza utzi beharko dute.

4. Lekualdatze-lehiaketaren ondorioz honako lanpostu hauek hutsik gelditu dira:

  • 5 lanpostu huts Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publiko Nagusian, 1664, 8285, 8600, 10204 eta 10226 lanpostu-zenbakiak dituztenak.
  • 2 lanpostu huts Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusian, 36572 eta 38033 lanpostu-zenbakiak dituztenak.
  • 4 lanpostu huts Osasun Departamentuko Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari atxikiak, 1666, 1667, 71461 eta 71462 lanpostu-zenbakiak dituztenak.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia eta Hezkuntza Departamentuetako Idazkaritza Tekniko Nagusiei, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunari jakinaraztea, aditzera emanez ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2018ko azaroaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1813912