229. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/00061 NL/sr. espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea amaitzea.

Ofizioz ireki da espedientea.

Kontzesioaren titularra: Isabel Ariztegui Irigoyen.

Ibai edo errekaren izena: Ongoko eta Luartzeko iturburuak.

Amaitu beharreko aprobetxamenduko emaria: 0,5 l/s.

Tokia: Legasako Ongo eta Luartze alderdiak.

Udal-mugartea eta probintzia: Bertizarana (Nafarroa).

Xedea: aberee edaten emateko, ukuiluak garbitzeko eta suteetarako ur-hargunea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Aprobetxamendu honen amaiera: 0,5 l/s ur hartzeko aprobetxamendua, Isabel Ariztegui Irigoyeni emana, Ongo eta Luartze alderdietan, Legasan, Bertizaranako udal-mugartean (Nafarroa), abereei edaten emateko, ukuiluak garbitzeko eta suteetarako hargunerako, Apezeneko Borda izeneko ukuiluan. Arrazoia da aprobetxamendurako epea amaitu dela.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Bertizaranako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2018ko azaroaren 8an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1813632