229. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

3/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2018ko irailaren 20an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 110.000,00 euroko kreditu bereziaren espedientea 2018ko gastuen aurrekontuko 3420.63200 partidan (Udal igerilekuetako eraberritze obrak), Oteitzako udal igerilekuak eraberritzeko obrak egiteko. Hori finantzatuko da diru-sarreren 77000 partida berriarekin (Erantzukizuna, Udalaren igerilekuetako obrak behar bezala ez egiteagatik), honela: 76.256,11 euro, aurreikusi gabeko diru-sarrera berriak eta 33.743,89 euro, baliabide atxikietarako diruzaintzako gerakina.

Hasierako onespenaren iragarkia 2018ko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ean. Jendaurreko epean espedientearen aurka alegazio bat jaso zen, Tirso Salvatierra Martínez de Eulatek aurkeztua, non adierazten baitzuen kreditu aski ez zegoela gastuen partidan, eraberritzea egiteko behin betiko proiektua ikusita.

Udalak, 2018ko azaroaren 6an egin osoko bilkura berezian, jasotako alegazioa ebatzi, eta ondorioz honako hau onetsi zuen: 127.000,00 euro arte handitzea gastuen 3420.63200 partida (Udal igerilekuetako eraberritze obrak), eta hori finantzatzea diru-sarreren 77000 partida berriarekin (Erantzukizuna, Udalaren igerilekuetako obrak behar bezala ez egiteagatik), honela: 76.256,11 euro, aurreikusi gabeko diru-sarrera berriak eta 50.743,89 euro, baliabide atxikietarako diruzaintzako gerakina.

Onespen berean, Osoko Bilkurak behin betiko onetsi zuen 3/2018 aurrekontu-aldaketa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren arabera.

Oteitzan, 2018ko azaroaren 7an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1813599