229. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea, 2018ko bigarren seihilekoari dagokionez

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatuarekin bat, aditzera ematen da hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, bigarren seihilekoari dagokionez, borondatez ordaintzeko epea 2018ko azaroaren 30ean bukatzen dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Caixa Banken, Rural Kutxaren edo Banco Santanderren edozein bulegotan ordaintzen ahalko dira, entitateak ezarritako ordutegian, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak kobratzeko aurkeztuko dira borondatezko epearen azken egunean.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Berbintzanan, 2018ko urriaren 24an.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1813728