228. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Lanegunen eta egun baliogabeen 2019ko egutegia

Deikazteluko Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen, 2018ko azaroaren 14an. Hona hemen testua:

“Ikusirik 312/2018 Ebazpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 19an emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Deikazteluko Udalaren bulegoetan 2019an izango diren jaiegunen egutegia. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 7a: Errege Egunaren ondoko astelehena.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 22a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro (herrian jai).

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 27, 28, 29, 30 eta 31: herriko jaiak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Era berean, baliogabeak izango dira, 2019. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena.–Deikazteluko Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izango da, eta honela banatuko da:

1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izango da.

2. Artikulu honetako aurreko apartatuetan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izango baitute.

Hirugarrena.–Deikazteluko Udaleko Erregistro Orokorra 09:00etatik 14:00etara arte egongo da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Deikazteluko Udalaren iragarki-taulan ere.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Deikazteluko Udaleko Langileen Departamentura igortzea, eta hurrengo osoko bilkuran haren berri ematea, organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.”

Deikaztelun, 2018ko azaroaren 14an.–Alkatea, Mikel Azcona Molinero.

Iragarkiaren kodea: L1813856