228. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Akats zuzenketa, 4. poligonoko 1223. eta 1224. lurzatietako xehetasun-azterketaren hasierako onespenari buruzko iragarkian

2018ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 12koan, argitara eman zen Esteban Lizarraga Etxeberria jaunak sustatutako xehetasun-azterketaren hasiera bateko onespena. Delako testuan akatsik bazela oharturik, honako honen bidez ematen da testu zuzendua.

Altsasuko Udalak, 2018ko urriaren 16ko Tokiko Gobernu Batzarrean hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea 4. poligonoko 1223. eta 1224. lurzatien xehetasun-azterketa, Esteban Lizarraga Etxeberria jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Altsasun, 2018ko azaroaren 13an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1813872