228. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2018ko aurrekontuan. Behin betiko onespena. Kreditu berezia

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, irailaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren 2018ko aurrekontuan.

Erabaki hori 2018ko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ean.

Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

7.210,00 euroko kreditu berezia 2. kapituluko (Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak) partida batean. Hauen kontura finantzatuko da: 4. kapituluko (Transferentzia arruntak) diru-sarreren 3.610,00 euroko partida bat, eta 8. kapituluko (Finantza-aktiboak) 3.600,00 euroko partida bat.

Noainen, 2018ko azaroaren 13an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Erburu Anchaño.

Iragarkiaren kodea: L1813815