228. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Indize zuzentzaile berriak onartzea,
4. erabilpen kodeari (etxebizitza) dagokionez

2018ko azaroaren 14an, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 535/2018 Ebazpena eman zuen. Hona hemen testu osoa:

Hiri hondakinen zerbitzuen finantzaketak arautzeko Ordenantzak, bere II. eranskinean, 4. erabilpen kodeari (etxebizitza) dagozkion udalez udaleko koefiziente zuzentzaileen aplikazioa ezartzen du, ondasun horien zerga-oinarriak berdintzeko xedeaz, nabarmena baita Mankomunitatearen esparruan dagoen desberdintasuna. Ekitaldi bakoitzean aplikatzen diren koefizienteak urriko hilabetean dauden katastroko balioak kontuan hartuz onartzen dira. Horregatik, Ordenantzak ondokoa aurreikusten du: “2018ko ekitaldian balorazio-ponentzia berririk indarrean jarriko balitz, delako udalaren koefiziente zuzentzailea moldatu beharko litzateke, katastro balioak aldatu izan litezkeeneko proportzioan”.

180. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2018ko irailaren 17koa) argitaratutakoaren arabera, behin betiko onartu ziren Antsoaingo eta Beraskoaingo balorazio-ponentziak.

Zerbitzu teknikoek indize zuzentzaile berriak zehazteko beharrezkoak diren egiaztatzeak egin dituzte.

Horren guztiaren arabera,

EBATZI DUT:

1.–Udalerri honetan 4. erabilpen kodeari (etxebizitza) dagozkion indize zuzentzaile berriak onartzea:

Udalerria: Antsoain.

Aldatuko den indizea: 0,64.

Indize berria: 0,67.

2.–Udalerri honetan 4. erabilpen kodeari (etxebizitza) dagozkion indize zuzentzaile berriak onartzea:

Udalerria: Beraskoain.

Aldatuko den indizea: 1,93.

Indize berria: 0,90.

3.–Bi indize zuzentzaile horiek 2019ko ekitaldian erabiliko dira, beste balorazio-ponentzia bat onartzen bada izan ezik.

4.–NAOn argitara ematea.

Iruñean, 2018ko azaroaren 14an.–Lehendakaria, Aritz Ayesa Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1813925