228. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, Eguesibarren larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei diru-laguntza zuzenak eta gauzazko laguntzak 2019an emateko oinarri arautzaileena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da laburpena, Eguesibarren larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei diru-laguntza zuzenak eta gauzazko laguntzak 2019an emateko oinarri arautzaileena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index: DDBN –identifikazioa–: 423101) eta Udalaren webgunean.

–Helburua eta xedea.

Laguntza bereziak dira larrialdi egoerei aurre egiteko eta/edo diru-sarrerak lortzeko pertsonei edo familiei ematen zaizkien prestazioak, horrela funtsezko beharrei erantzun ahal izateko eta gizarte bazterketako egoerak saihesteko edo arintzeko.

–Onuradunak.

Gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonek eta/edo familia-unitateek jaso ditzakete laguntza hauek. Baremo ekonomikoa ez da Udalaren prestazio ekonomikoak jasotzeko baldintza bakarra. Horren aitzinetik kontuan hartuko dira bertzelako irizpide teknikoak, prebentzioa, egokitasuna, presa edo gisakoak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko teknikariek ezarriko dituztenak.

–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko abenduaren 31ra artekoa izanen da (hezkuntzako laguntzetarako ezarri epeak izan ezik), baldin eta aurrekontu-kontsignazioari eusten bazaio, organo eskudunak oinarri hauek onetsi eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen, 2018ko azaroaren 12an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1813803