228. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

4/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Tirapuko Udalak, 2018ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran erabakita, hasiera batez onetsi zuen aurrekontuko 4/2018 aldaketa (kreditu berezia) Mendiko bidearen zoladura berritzeko partida bat sortu eta behar bezainbateko kredituarekin hornitzeko.

Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat dituzten alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Tirapun, 2018ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Iñaki Lafuente Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1813908