228. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

2018ko 6. aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2018ko urriaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, legezko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen 06/2018 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea, kreditu bereziko modalitatekoa, Udalaren 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia 2018ko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 24an; halaber, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

Hamabost egun balioduneko jendaurreko epea iragan da inork inongo alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe. Hortaz, aipatu aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

06/2018 aldaketa, behin betiko onetsia, hementxe zehazten da:

Kreditu bereziaren espedientea

1.–Gastu goitituak.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 70.000,00 euro.

Guztira: 70.000,00 euro.

Espedientearen finantzaketa.

2.–Diru-sarrera handiagoak.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 70.000,00 euro.

Guztira: 70.000,00 euro.

Irunberrin, 2018ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1814104