228. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERATE

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Lerateko Kontzejuak, 2018ko azaroaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2019ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Leraten, 2018ko azaroaren 14an.–Alkatea, Jesús María Goñi Gironés.

Iragarkiaren kodea: L1813886