228. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2018ko irailaren 6an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 2/2018 espedientea, kreditu berezi bat gaitzeko.

Iragarkia 2018ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 18an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 4540 61900

Nekazaritzako azpiegituren konponketa

63.237,58

GASTUAK, GUZTIRA

63.237,58

FINANTZAKETA:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 7508 003

Nafarroako Gobernuaren laguntza, toki entitateek 2018ko apirileko euri-jasak kaltetutako nekazaritzako azpiegiturak konpon ditzaten

47.428,19

1 870

Diruzaintzako gerakina

15.809,40

FINANTZAKETA, GUZTIRA

63.237,58

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuz, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2018ko azaroaren 12an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L1813800