228. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Itzagaondoko Udalak, 2018ko azaroaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Itzagaondoko Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatuari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Ardatz Itzagaondoan, 2018ko azaroaren 14an.–Alkate udalburua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1813884