228. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

93/2018 FORU DEKRETUA, azaroaren 14koa, Miguel José Arrarás Paños jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzen duena Hezkuntza Departamentuaren ordezkari gisa.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 9. artikuluak ezartzen du Gizarte Kontseiluak 19 kide izanen dituela, eta horietatik 4 Hezkuntza Departamentuak hautatuko dituela.

José María Zabala Martínez jaunak, Hezkuntza Departamentuak proposatutako Gizarte Kontseiluko kide, jakinarazi du uko egin diola Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izateari arrazoi pertsonalak direla medio.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hamazortziko azaroaren 14an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. José María Zabala Martínez jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kidea, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Miguel José Arrarás Paños jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, Hezkuntza Departamentuaren ordezkari gisa.

3. Foru dekretu hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko azaroaren 14an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

Iragarkiaren kodea: F1813888