226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez betetzeko Iruñeko Udaltzaingoaren 22 udaltzain plaza, 15 kabo plaza eta 8 inspektoreorde plaza

2018ko azaroaren 6an, Iruñeko Udaleko Giza Balidabideetako Zuzendariak honako deialdia onetsi zuen, honako oinarriekin bat etorrita:

OINARRIAK

1.–Xedea.

Deialdia iragartzen da lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez betetzeko Iruñeko Udaltzaingoaren 22 udaltzain plaza, 15 kabo plaza eta 8 inspektoreorde plaza, bai eta deialdi honen ebazpenaren ondorioz hutsik geratu daitezkeenak ere, zeinak honako antolaketa-unitate hauei atxikirik baitaude:

–Inspektoreordeak:

  • Bide Segurtasuneko Arloa, Zirkulazioko Brigada, Garabi Taldea. Inspektoreorde plaza, 1-204900-6 zenbakiduna: Zirkulazioko inspektoreordea.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Inspektoreorde plaza, 1-204900-5 zenbakiduna: Zirkulazioko inspektoreordea.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Inspektoreorde plaza, 1-204900-16 zenbakiduna: Zirkulazioko inspektoreordea.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Inspektoreorde plaza, 1-204900-45 zenbakiduna: Zirkulazioko inspektoreordea.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasun Brigada, Prebentzioko taldea. Inspektoreorde plaza, 1-204900-25 zenbakiduna: Zirkulazioko inspektoreordea.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasun Brigada, Prebentzioko taldea. Inspektoreorde plaza, 1-204900-47 zenbakiduna: Zirkulazioko inspektoreordea.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasun Brigada, Prebentzioko taldea. Inspektoreorde plaza, 1-204900-48 zenbakiduna: Zirkulazioko inspektoreordea.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Zaintzako Brigada, Laguntza Zerbitzuen Taldea. Inspektoreorde plaza, 1-207100-1 zenbakiduna: Laguntza Zerbitzuetako inspektoreordea.

–Kaboak:

  • Bide Segurtasuneko Arloa, Zirkulazioko Brigada, Atestatu Taldea. Kabo plaza, 1-304000-16 zenbakiduna: Zirkulazioko kaboa.
  • Bide Segurtasuneko Arloa, Zirkulazioko Brigada, Trafikoko Taldea. Kabo plaza, 1-304000-49 zenbakiduna: Zirkulazioko kaboa.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Kabo plaza, 1-304000-22 zenbakiduna: Zirkulazioko kaboa.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Kabo plaza, 1-304000-27 zenbakiduna: Zirkulazioko kaboa.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Kabo plaza, 1-304000-36 zenbakiduna: Zirkulazioko kaboa.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Kabo plaza, 1-304000-41 zenbakiduna: Zirkulazioko kaboa.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Kabo plaza, 1-304000-50 zenbakiduna: Zirkulazioko kaboa.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko taldea, Laguntzako Lantaldea. Kabo plaza, 1-304000-17 zenbakiduna: Zirkulazioko kaboa.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Zaintzako Brigada, Laguntza Zerbitzuen Taldea. Kabo plaza, 1-304020-2 zenbakiduna: Laguntza Zerbitzuetako kaboa.
  • Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Polizia Judizialeko Brigada, Herritarren Arreta Bulegoko Taldea. Kabo plaza, 1-304100-11 zenbakiduna: Instrukzioko kaboa.
  • Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Herritarren Babeseko eta Arretako Brigada (UPAS), Genero Indarkeria eta Aniztasuna Kudeatzeko Lantaldea. Kabo plaza, 1-304000-52 zenbakiduna: Zirkulazioko kaboa.
  • Plangintza eta Koordinazioko Arloa, Plangintza Estrategikoko Brigada, Logistika eta Mantentze-lanetako Taldea. Kabo plaza, 1-304010-2 zenbakiduna: Kabinete Teknikoko kaboa.
  • Plangintza Estrategikoko eta Koordinazioko Arloa, Koordinazioko Brigada, Ekintzak Koordinatzeko Zentroko (EKZ) Taldea. Kabo plaza, 1-304000-1 zenbakiduna: Zirkulazioko kaboa.
  • Plangintza Estrategikoko eta Koordinazioko Arloa, Koordinazioko Brigada, Ekintzak Koordinatzeko Zentroko (EKZ) Taldea. Kabo plaza, 1-304000-46 zenbakiduna: Zirkulazioko kaboa.
  • Plangintza Estrategikoko eta Koordinazioko Arloa, Koordinazioko Brigada, Ekintzak Koordinatzeko Zentroko (EKZ) Taldea. Kabo plaza, 1-304000-47 zenbakiduna: Zirkulazioko kaboa.

–Udaltzainak:

  • Bide Segurtasuneko Arloa, Bide Mugikortasuneko Brigada, Bide Plangintzako Taldea. Udaltzain plaza, 1-304300-151 zenbakiduna: Zirkulazioko udaltzaina.
  • Bide Segurtasuneko Arloa, Zirkulazioko Brigada, Garabi Taldea. Udaltzain plaza, 1-304300-51 zenbakiduna: Zirkulazioko udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Udaltzain plaza, 1-304300-66 zenbakiduna: Zirkulazioko udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Udaltzain plaza, 1-304300-92 zenbakiduna: Zirkulazioko Udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Udaltzain plaza, 1-304300-198 zenbakiduna: Zirkulazioko udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Udaltzain plaza, 1-304300-215 zenbakiduna: Zirkulazioko udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Jasangarritasunerako Lantaldea. Udaltzain plaza, 1-304300-416 zenbakiduna, Zirkulazioko udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Jasangarritasunerako Lantaldea. Udaltzain plaza, 1-304300-426 zenbakiduna, Zirkulazioko udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Jasangarritasunerako Lantaldea. Udaltzain plaza, 1-304300-464 zenbakiduna, Zirkulazioko udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Jasangarritasunerako Lantaldea. Udaltzain plaza, 1-304300-466 zenbakiduna, Zirkulazioko udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Jasangarritasunerako Lantaldea. Udaltzain plaza, 1-304300-467 zenbakiduna, Zirkulazioko udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Jasangarritasunerako Lantaldea. Udaltzain plaza, 1-304300-468 zenbakiduna, Zirkulazioko udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Jasangarritasunerako Lantaldea. Udaltzain plaza, 1-304300-524 zenbakiduna, Zirkulazioko udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Jasangarritasunerako Lantaldea. Udaltzain plaza, 1-304300-526 zenbakiduna, Zirkulazioko udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Zaintzako Brigada, Laguntza Zerbitzuen Taldea. Udaltzain plaza, 1-304320-7 zenbakiduna: Laguntza Zerbitzuetako udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Zaintzako Brigada, Laguntza Zerbitzuen Taldea. Udaltzain plaza, 1-304320-17 zenbakiduna: Laguntza Zerbitzuetako udaltzaina.
  • Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Zaintzako Brigada, Laguntza Zerbitzuen Taldea. Udaltzain plaza, 1-304320-22 zenbakiduna: Laguntza Zerbitzuetako udaltzaina.
  • Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Polizia Judizialeko Brigada, Herritarren Arreta Bulegoko Taldea. Udaltzain plaza, 1-304400-24 zenbakiduna: Instrukzioko udaltzaina.
  • Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Polizia Judizialeko Brigada, Herritarren Arreta Bulegoko Taldea. Udaltzain plaza, 1-304400-27 zenbakiduna: Instrukzioko udaltzaina.
  • Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Polizia Judizialeko Brigada, Herritarren Arreta Bulegoko Taldea. Udaltzain plaza, 1-304400-35 zenbakiduna: Instrukzioko udaltzaina.
  • Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Polizia Judizialeko Brigada, Ikerketa Taldea. Udaltzain plaza, 1-304400-10 zenbakiduna: Instrukzioko udaltzaina.
  • Plangintza Estrategikoko eta Koordinazioko Arloa, Koordinazioko Brigada, Ekintzak Koordinatzeko Zentroko (EKZ) Taldea. Udaltzain plaza, 1-304300-73 zenbakiduna: Zirkulazioko udaltzaina.

2.–Aplikatu beharreko araudia.

Deialdi hau 65. NAOn, 2017ko apirilaren 3koan, eta 163. NAOn, 2018ko abuztuaren 23koan, argitaratutako Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduari jarraikiz egin da.

Deialdi honetan jasota ez dagoen orotan aipatu Erregelamenduan xedatutakoa hartuko da aintzat.

3.–Betekizunak.

a) Udaltzain plazak betetzeko, Udaltzaingoko udaltzaina izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) Kabo plazak betetzeko, Udaltzaingoko kabo izendapena edukitzea, eta jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

c) Inspektoreorde plazak betetzeko, Udaltzaingoko inspektoreorde izendapena edukitzea, eta jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

Kasu guztietarako, ez izatea eskatutako destinoko funtzioak betetzea galarazten dioten ezgaitasun fisiko zein psikikorik.

Plantilla organikoan bigarren jarduerako egoeretarako erreserbatutako plazak eskuratzeko aukera izanen dute halako egoera administratiboan dauden udaltzainek soilik. Bigarren jardueran ari den funtzionarioak ezin izanen du parte hartu lanpostuak hornitzeko prozesuetan.

Ezin izanen dute Lekualdatze Lehiaketan parte hartu lanpostuak aurreko lekualdatze batean borondatez eskuratu dituzten poliziek, baldin eta ordutik honako epe hauek bete ez badira:

–Bi urtekoa, lehiaketa bidez atxiki direnendako.

–Hiru urtekoa, berariazko lehiaketa bidez atxiki direnendako. Artikulu honi dagokionez, esleitutako taldearen prestakuntza-ikastaroa egiteko aukera izan ez duten udaltzainek lehiaketa-sistemari jarraituko diote.

Lanpostu huts batera behin behinean atxikirik dauden funtzionarioek nahitaez parte hartu behar dute deialdi honetan, betiere egoera horretan badiraute. Horrela egin ezean, haietariko edozeinetara atxikitzen ahalko dira derrigorrez.

Deialdi hau ebaztearekin batera amaituko dira bitarteko izendapenak, salbu eta deialdia erreserbatutako lanpostu hutsetarako egin bada eta beraz ez badute derrigorrean parte hartu behar; halako kasuetan titular diren lanpostuetara itzuliko dira.

Udaltzainek deialdian agertzen ez diren lanpostu hutsetara aurkezten ahalko dute beren burua, deialdia ebaztean sortuko balira-edo.

4.–Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udaleko edozein Erregistrotan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan aurreikusitako bideetatik edozein erabiliz, hamabost egun balioduneko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabidean zehaztu beharko dira hautatutako lanpostuak. Izangaiek aukeratutako plazak markatu beharko dituzte soilik.

5.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

Behin eskabideak aurkezteko epea amaituta, Giza Baliabideetako Zuzendariak ebazpen bidez onetsiko du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, non zuzendu beharreko akatsak adieraziko baitira, eta agindua emanen du hura ikusgai paratzeko Udaltzaingoaren iragarki-taulan eta INTRAPOLen.

Izangai baztertuek erreklamazioak egin eta akatsak zuzentzen ahalko dituzte zerrenda argitaratu eta 10 egun balioduneko epean.

Behin erreklamazioak aurkezteko epea amaituta eta horiek ebatzita, Giza Baliabideetako Zuzendariak ebazpen bidez onetsiko du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta hura ikusgai paratuko du Udaltzaingoaren iragarki-taulan eta INTRAPOLen. Ebazpen horretan hautaprobak egiteko lekua, eguna eta ordua adieraziko dira.

6.–Plazak esleitzea.

6.1. Berariazko lehiaketa.

Berariazko lehiaketa bidez beteko dira honako talde hauetako eta horien menpeko lantaldeetako lanpostu hutsak: Ekintzak Koordinatzeko Zentroko Taldea, Ikuskapen Orokorreko Taldea, Herritarren Arretako eta Giza Baliabideetako Taldea, Herritarren Arreta Bulegoko Taldea, Ikerketa Taldea, Emakumeak, Adingabeak eta Pertsona Nagusiak Babesteko Taldea, Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntzako Taldea, Bide Plangintzako Taldea, Atestatu Taldea, Komunitate Poliziako Taldea eta Erakunde Segurtasuneko Taldea. Halaber, taldeetako burutzak berariazko lehiaketa bidez beteko dira.

Berariazko lehiaketak bi fase izanen ditu, eta horiek baloratuko dira Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduan 57. artikuluan jasotako puntuazioekin bat.

Lehen fasean -zeinean baloratuko diren meritua, gaitasuna, titulazio akademikoak, esker-sariak eta beste merezimendu batzuk eta hizkuntzak- aintzat hartuko da organo eskudunaren ebazpenean xedatutakoa, eta gehienez ere 53 puntu lortzen ahalko dira.

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak. puntu bat emanen zaio zerbitzu-urte bakoitzari, deialdia argitaratu den egunera arte kontatuta. Urte zatiak proportzionalki hainbanatuko dira. Atal honetan gehienez ere 30 puntu lortzen ahalko dira.

b) Prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak, irakaskuntza eta ikerketa, esparru polizialarekin zerikusirik badute: gehienez ere 10 puntu.

Honela baloratuko da b) puntua:

b.1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), irizpide hauei jarraiki:

1. Baloratu beharreko prestakuntza-ekintzetan, ikastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 10 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Ikastaro bakoitzeko gehienez ere eman daitekeen balorazioa puntu batekoa da.

5. Puntuazio berarekin baloratuko da erakunde antolatzailearen baldintza bete ez baina Administrazioak aginduta edo haren oniritziarekin eginak diren prestakuntza-saioetan parte hartu izana, halako prestakuntza-saiotzat joko direlarik espresuki sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatutakoak.

b.2) Titulazioak:

–Doktoregoagatik/Gradu edo Lizentzia ofizialagatik, gehienez ere 2 puntu.

–Unibertsitate-diploma ofizialagatik, gehienez ere 1 puntu.

–Tituluen ikastaro solteak ez dira baloratuko.

c) Esker-sariak eta beste merezimendu batzuk: gehienez ere 2,50 puntu.

1.–Zerbitzu Goraipagarrien Plakagatik: 1,25 puntu.

2.–Zerbitzu Goraipagarrien Dominagatik: 0,75 puntu.

3.–Jendaurreko Esker Onagatik: 0,50 puntu.

4.–Esker On pribatuagatik: 0,25 puntu.

d) Hizkuntzak: gehienez ere 10,50 puntu.

Balorazio berbera emanen zaie Europar Batasuneko hizkuntza ofizial hauen ezagutzari: frantsesa, ingelesa, alemana eta italiera. Euskara haren erabilera eta sustapena arautzeko indarreko araudiaren arabera baloratuko da.

Bigarren fasean, proba objektibo teoriko-praktikoak eginen dira eta gehienez ere 40 puntu emanen dira. Test moduko azterketa bat eginen da, aldian aldiko epaimahaiak zehaztu beharrekoa, aitzinetik onetsi eta deialdi honetan argitaratutako gaitegi bati buruzkoa: gehienez ere 40 puntu.

Lanpostu hutsa esleitzeko proposamena bi faseetako emaitzen batuketa egin eta puntuaziorik gorena lortu duen izangaiari eskaini beharko zaio.

Sailkapen ordenan gertatzen diren berdinketak hausteko, irizpide hauei jarraituko zaie:

a) Proba teoriko-praktikoan lortutako puntuaziorik hoberena.

b) Artean ez bada berdinketa hautsi, eskalafoiari erreparatuko zaio.

Berariazko lehiaketen deialdian lanpostua eskuratzen duten udaltzainek prestakuntza- edo hobekuntza-ikastaro bat gainditu beharko dute gerora. Ikastaro hori egiten edo gainditzen ez bada, izangaiak destinora atxikita egoteari utziko dio.

6.2. Lehiaketa.

Lehiaketa-sistema bidez betetzekoak diren plazak honako irizpideekin bat esleituko dira:

a) Merezimendua: antzinatasuna, administrazio publikoetan. Gehienez, 30 puntu.

b) Gaitasuna: Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerlanak. Gehienez, 10 puntu.

Balorazio-sistema berariazko lehiaketa-prozeduran xedatutakoaren arabera eginen da, hizkuntzen kasuan izan ezik, non balorazio berbera emanen zaion Europar Batasuneko hizkuntza ofizial hauen ezagutzari: frantsesa, ingelesa, alemana eta italiera. Euskara haren erabilera eta sustapena arautzeko indarreko araudiaren arabera baloratuko da.

Berdinketarik izanez gero eskalafoiari erreparatuko zaio.

7.–Lehentasunezko eskubideak.

Hauek izanen dira lanpostuak lehiaketa bidez hornitzeko lehentasunezko eskubideak:

–Iruñeko Udaltzaingoaren plantilla organikoan bigarren jarduerako araubidean dauden langileek betetzeko moduko destinoei dagokienez, lehentasuna izanen dute bigarren jarduerarako egoerara pasatzearen ondorioz behin-behinean destino batera atxikita dauden funtzionarioek, eta horien artetik, egoera horretan ezintasun partzial batengatik daudenek.

–Lehiaketa bidez hornitutako gainerako destinoetarako, lehentasuna izanen dute lehenago betetzen zutena kentzearen ondorioz behin-behinean destino batera atxikita dauden funtzionarioek, eta beren lanpostua bigarren jarduerako araubidean egoteagatik mugiarazi dituztenek.

–Lehentasunezko eskubide mota bera duten izangaiak lanpostu huts berera aurkezten direnean, lanpostua eskalafoiari jarraikiz esleituko da.

8.–Lanpostu hutsak aukeratzeko metodoa.

Lekualdatze-lehiaketan eskainitako plazak betetzeko deialdiko izangaiek deialdi honetako I. eta II. eranskinetako eskabideak bete beharko dituzte.

Inprimaki horietan adierazi beharko dituzte datu pertsonalak, deialdian sartzeko eskaria eta aukeratutako lanpostuak.

Behin izangaiek aurkeztutako merezimenduak kalkulatuta eta hautaprobak amaituta, epaimahai kalifikatzaileak lanpostuen arabera deituko ditu izangaiak, lehentasun-ordenaren arabera eskainitako plazak aukeratu ditzaten.

Aukeraketa hori honela eginen da:

–Udaltzaingoaren talde eta lantaldeen hurrenkera korrelatiboa ezarriko da plazak esleitzeko.

–Zozketa bidez, plazen esleipena zein taldetatik hasiko den erabakiko da.

–Behin taldea izendatuta, bertan puntuaziorik altuena lortu duen izangaiak (behin batuta merezimenduen puntuak eta hautaprobetakoak, halakorik izanez gero) erabakiko du lanpostu huts hori aukeratzen duen edo horri uko egin eta aukeratu duen beste talde bateko beste lanpostu huts baten zain geratzen den.

–Lanpostu horren esleipendun izatekotan, ordura arte betetzen zuen lanpostua uztean geratutako lanpostu hutsa eskainitako lanpostu hutsen zerrendara igaroko da.

–Ondoren, eta lehentasun-ordenan, aipatu taldeko gainerako izangaiek aukeratuko dituzte lanpostuak, guztiak bete arte.

–Behin lanpostu hutsen aukeraketa amaituta, hurrengo taldearekin jarraituko da, eta honela eginen da eskainitako lanpostu guztiak bete arte edo izangai gehiagorik ez egon arte.

–Lanpostuak esleitzeko ekitaldian, izangaiek zentzuzko denbora izanen dute lanpostua aukeratzeko edo hari uko egiteko; egin ezean, epaimahaiak ulertuko du lanpostuari uko egiten zaiola.

9.–Epaimahaiko kideak.

Honako hauek osatuko dute epaimahai kalifikatzailea:

Epaimahaiburua: Francisco Ataun Roldan, Udaltzaingoaren Bide Segurtasuneko Arloko komisario nagusia.

Ordezkoa: Alfonso Fernández Torres, Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloko komisario nagusia.

Epaimahaikide idazkaria: Víctor Sarasa Astrain, Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorreko legelaria.

Ordezkoa: Javier García Martínez, Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorreko legelaria.

Epaimahaikidea: Francisco Bacaicoa Nuñez, Udaltzaingoaren Plangintza Estrategikoko eta Koordinazioko Arloko komisarioa.

Ordezkoa: Martín Senosiain Nausia, Udaltzaingoaren Txandako inspektore burua.

Epaimahaikidea: Jesús Estanga Goñi, Udaltzaingoaren Bide Segurtasuneko Brigadako inspektore burua.

Ordezkoa: José Rey Carrascosa, Udaltzaingoaren Txandako inspektore burua.

Epaimahaikidea: Langile Batzordeko ordezkari bat.

Ordezkoa: Langile Batzordeko ordezkari bat.

Epaimahaia onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da.

10.–Karguaz jabetzea.

Plazak esleitzeko ebazpenean zehaztuko da karguaz jabetzeko data.

11.–Errekurtsoak.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, errekurtsoak paratzen ahal dira:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok egin eta horri zuzendua, hilabeteko epean, egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu eta hortik aitzina kontatuta.

Epaimahai kalifikatzailearen egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Udalaren webgunean argitaratuko dira hala jarritako errekurtsoak nola haien gainean emandako ebazpenak, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazpena egiteko.

Iruñean, 2018ko azaroaren 6an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

II. ERANSKINA

Destino eskaera (PDFa).

III. ERANSKINA

GAI ZERRENDA - BERARIAZKO LEHIAKETA

Plangintza Estrategikoko eta Koordinazioko arloa

Plangintza Estrategikoko Brigada.

1. gaia.–8/2007 Foru Legea, martxoaren 23koa, Nafarroako poliziei buruzkoa.

2. gaia.–11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onesten duena. Burutzaren Agindua, 2018ko 1.a (Egutegiaren aplikazioa). 2018ko 01 Instrukzioa (Lizentzien eta Egutegien aplikazioa).

3. gaia.–27/2011 Foru Legea, apirilaren 4koa, Lanaldiaren murrizketari buruzkoa.

4. gaia.–Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamendua, 2017ko apirilaren 3ko NAOn argitaratua. Udaltzaingoaren organigrama.

5. gaia.–Iruñeko Udaleko langileen akordio kolektiboa (2017-2019), 2017ko 174. NAOn, irailaren 8koan, argitaratua.

6. gaia.–Iruñeko Udaltzaingoaren Erabilgarritasun Poltsari buruzko erabakia.

7. gaia.–PA-04, Dokumentazioaren eta datuen kudeaketaren azpiprozesuak.

–SPA-04-01, Udaltzaingoak sorturiko dokumentazioa azpiprozesua.

  • PA-Pcr-04-01-01, Ohiko Zerbitzuen Dokumentazio Generikoari buruzko Protokoloa.
  • PA-Pcr-04-01-02, Iruñeko Udaltzaingoaren Eguneroko jarduerak sorturiko Berariazko Dokumentazioari buruzko Protokoloa.

–SPA-04-02, Udaltzaingoan sartzen den kanpoko dokumentazioa azpiprozesua.

  • PA-Pcr-04-02-01, Herritarrek edo Herritarrentzat sorturiko Kanpoko Dokumentazioari buruzko Protokoloa.
  • PA-Pcr-04-02-02, Beste Zerbitzu batzuek edo Beste Zerbitu batzuentzat sorturiko Kanpoko Dokumentazioari buruzko Protokoloa.

Plangintzako eta Koordinazioko arloa

Koordinazioko Brigada. Ekintzak Koordinatzeko Zentroko Taldea (EKZ taldea).

1. gaia–Brigada eta Taldeen eskuliburuak. Poliziaren Informazio Sistemaren (PIS) erabiltzailearen eskuliburua.

2. gaia.–Protokoloa Udaltzaingoaren egoitzan ematen den telefono bidezko arretari buruz.

3. gaia.–EKZren protokoloa larrialdi, zorigaitz, istripu larri eta ezbeharrak kudeatzeko.

4. gaia.–Uholde arriskuaren aurreko Jarduketa Fitxa (NOE).

5. gaia.–Elur eta Izotzetarako Larrialdi Plana.

6. gaia.–Alde Zaharrera Sartzeko Arauak (SKE).

7. gaia.–201/2002 Foru Dekretua, ikuskizun publiko eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen duena.

8. gaia.–Animaliekin (salbu txakur eta katuekin) bide publikoan jarduteko protokoloa.

9. gaia.–Etxeko animaliekin (txakurrak eta katuak) jarduteko protokoloa.

10. gaia.–Kale-zurruteko kontrol-jardueretarako protokoloa.

11. gaia.–Aisialdi-lokalekin loturiko jarduketetarako protokoloa.

12. gaia.–Audio- eta bideo-grabazioetara sartzeari buruzko protokoloa.

Bitartekaritza eta Instrukzioko arloa

Polizia Judizialeko Brigada Herritarren Arreta Bulegoko Taldea eta Ikerketa Taldea.

1.–Polizia Judiziala.

2.–Biktimentzako babesa eta informazioa.

3.–Atxiloketa eta eskubideen berri ematea.

4.–Atxiloturik ez dagoen ikertuari bere eskubideen berri ematea.

5.–Legelaria izendatzea.

6.–Familiari eta kontsulatu-bulegoari jakinaraztea.

7.–Osasun-azterketa.

8.–Habeas corpus.

9.–Begizko ikuskapen teknikoa.

10.–Sarrera eta erregistroa.

11.–Informazioa masiboki biltegiratzeko gailuen erregistroa eta ekipamendu informatikoen urruneko erregistroak.

12.–Erregistro pertsonalak.

13.–Argazki bidezko identifikazioa.

14.–Taldeko identifikazio-saioa.

15.–Komunikazioak grabatzea, irudiak hartzea eta jarraipenerako eta lokalizaziorako gailuak erabiltzea.

16.–Telekomunikazioak atzematea.

17.–Atxilotuaren gauzak biltzea eta zaintza-katea.

18.–Txosten-eginbidea.

19.–Lekukoen babesa.

20.–Atxiloketak egitea Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 420. artikulua aplikatuz.

21.–Zigor-kodea: ondarearen aurkako delituak.

22.–Zigor-kodea: osasunaren aurkako delituak.

23.–Zigor-kodea: pertsonen aurkako delituak.

24.–Delitu informatikoa eta informatika arloko arau-hauste penalak.

Bitartekaritza eta Instrukzioko arloa

Herritarren Babeseko Eta Arretako Brigada. Emakumeak, Adingabeak eta Pertsona Nagusiak Babesteko Taldea eta Genero-indarkeria eta Aniztasuna Kudeatzeko Lantaldea.

1.–Polizia Judiziala.

2.–Biktimentzako babesa eta informazioa.

3.–Atxiloketa eta eskubideen berri ematea.

4.–Atxiloturik ez dagoen ikertuari bere eskubideen berri ematea.

5.–Legelaria izendatzea.

6.–Familiari eta kontsulatu-bulegoari jakinaraztea.

7.–Osasun-azterketa.

8.–Habeas corpus.

9.–Begizko ikuskapen teknikoa.

10.–Sarrera eta erregistroa.

11.–Informazioa masiboki biltegiratzeko gailuen erregistroa eta ekipamendu informatikoen urruneko erregistroak.

12.–Erregistro pertsonalak.

13.–Argazki bidezko identifikazioa.

14.–Taldeko identifikazio-saioa.

15.–Komunikazioak grabatzea, irudiak hartzea eta jarraipenerako eta lokalizaziorako gailuak erabiltzea.

16.–Telekomunikazioak atzematea.

17.–Atxilotuaren gauzak biltzea eta zaintza-katea.

18.–Txosten-eginbidea.

19.–Lekukoen babesa.

20.–Atxiloketak egitea Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 420. artikulua aplikatuz.

21.–Zigor-kodea: Sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituak. Familia-harremanen aurkako delituak.

22.–Emakumeen aurkako indarkeria.

23.–Protokoloa genero-indarkeriaren arrisku mailaren polizia-balorazioa egiteko eta biktimen segurtasuna kudeatzeko.

24.–5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, adingabeen erantzukizun penala arautzen duena.

25.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa.

Bide Segurtasuneko arloa

Bide Mugikortasuneko Brigada. Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntzako Taldea eta Bide Plangintzako Taldea.

1. gaia.–Hirigunearen Bide Plangintza.

2. gaia.–Mugikortasunari eta bide-segurtasunari aplikatutako teknologia.

3. gaia.–Hezkuntza. Prebentziorako tresna.

4. gaia.–Hezkuntza, bide-prebentziorako. Zer egiten dugu, eta nola.

5. gaia.–Hezkuntza, gizalegearen kontrako portaera arriskutsuak prebenitzeko.

6. gaia.–Iruñeko Alde Zaharrerako sarbide kontrolatuko eremua (SKE).

Zirkulazioko Brigada. Atestatu Taldea.

–Pc-03 Bide Segurtasuneko Prozedura:

1.–03-00-01 prozedura, poliziaren jarduketa-protokoloa, alkoholaren eraginpean gidatzen duten gidariekin aplikatzekoa.

2.–03-00-02 prozedura, poliziaren jarduketa-protokoloa, droga toxikoak, estupefazienteak edo substantzia psikotropikoak hartu dituzten gidariekin aplikatzekoa.

–03-02 Azpiprozesua-Atestatuak:

3.–03-02-01 prozedura, zirkulazio-istripuetarako protokoloa.

4.–03-02-03 prozedura, jarduketa-protokoloa baldin eta gidariak gidabaimena iraungita badu, ez badu gidabaimenik edo erabaki judizial baten ondorioz kendu bazaio.

5.–03-02-04 prozedura, ausarkeriaz edo pertsonarik hiltzeko moduan gidatzen denean aplikatzeko protokoloa.

6.–03-02-05 prozedura, poliziaren jarduketa-protokoloa, alkohola eta abusu-drogak atzemateko probak egiteari ezetza ematearen delitua gertatzean aplikatzekoa.

7.–03-02-06 prozedura, poliziaren jarduketa-protokoloa, zirkulazioan arrisku larria sortzearen delitua gertatzean aplikatzekoa.

Hurbiltasun eta Prebentzioko arloa

Zaintzako Brigada. Erakunde Segurtasuneko Taldea.

1. gaia.–Babesa. Babes-sistema baten funtzioak. Segurtasun-zerbitzu baten planifikazioa.

2. gaia.–Segurtasun-plan Iraunkorra: Babes estatikoa. Babes dinamikoa. Kontrazaintza-ekipoa. Larrialdietarako plana.

Hurbiltasun eta Prebentzioko arloa

Hurbiltasuneko Brigada. Komunitate Poliziako taldea.

1. gaia.–Polizia-bitartekaritza.

2. gaia.–Iruñeko Udalaren udal-egitura eta menpeko erakundeak.

3. gaia.–Iruñeko auzoak, auzoetako elkarte-ehuna, erakunde publiko eta pribatuak.

4. gaia.–Iruñeko Udalaren ordenantza nagusiak (zarata, terrazak, txakurrak, zirkulazioa, gizalegezko jokaerak...).

5. gaia.–16/2014 Instrukzioa, Estatuko Segurtasun Idazkaritzarena, gorroto-delituen eta diskriminazioari buruzko lege-arauak urratzen dituzten jarreren aurrean Segurtasun-indar eta -kidegoek jarraitu beharreko jarduketa-protokoloa onesten duena.

Iragarkiaren kodea: L1813660