226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2018ko azaroaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatuari jarraituz.

–Erreklamaziorik aurkezten bada, Batzarrak haiek ebazteko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Urrotz Hirian, 2018ko azaroaren 14an.–Mankomunitateko burua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1813868