226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa (2018ko bigarren seihilekokoa) eta ekonomia-jardueren gaineko zerga (2018koa) borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2018ko abenduaren 5ean bukatuko dela hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioagatik 2018. urtearen bigarren seihilekoari dagozkion kuotak eta ekonomia-jardueren gaineko zergaren 2018ko kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak haien gibeleko aldean aipatzen diren banketxeetako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2018ko abenduaren 5ean kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Zizur Nagusian, 2018ko azaroaren 5ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1813476