226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLO

Herri-larreen aprobetxamendua, herritarren arteko zuzeneko adjudikazio bidez

Ollorango Udalak, 2018ko urriaren 31n egin bilkura berezian, erabaki zuen Saldiseko Kontzejuaren herri-larreak adjudikatzeko prozedura abiatzea, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduan eta Saldiseko Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ezarritakoarekin bat.

Herritarren artean zuzenean adjudikatzeko aprobetxamendua eskatzeko eskubidea dutela uste duten herritarrek hala jakinarazi behar diote Ollarango Udalari, iragarki hau argitaratu ondoko 15 egun baliodunean. Epe horretan egiten ez dutenek eskubideari uko egin diotela ulertuko da, adjudikazio aldirako.

Aprobetxamendu hau arautzen duten baldintzak eta ordenantza interesdunen eskura daude Ollarango udaletxean.

Ollaranen, 2018ko azaroaren 5ean.–Alkate udalburua, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L1813490