226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Administrazio Prozedura Erkidea eta Araubide Juridiko Elektronikoa arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak honako erabaki hau hartu zuen 2018ko azaroaren 5ean:

PLE 05-NOV-18 (2/CP).

«Ikusirik espedientean jasotako agiriak, honako hau erabakitzen da:

1.–Hasiera batez onestea Iruñeko Udaleko Administrazio Prozedura Erkidea eta Araubide Juridiko Elektronikoa arautzen dituen Ordenantza.

2.–Espedientea jendaurrean paratzea, aldez aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udaletxeko iragarki-taulan iragarrita, hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Aldizkarian noiz argitara eman eta hortik aitzina.

Hasiera bateko onespen-erabaki hau behin betiko bihurtuko da jendaurreko epean erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu ezean. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Alkatetzako Administrazioan (Udaletxe plaza zk.g., 2. solairua; telefonoa: 948 420111). Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen-bide edo oharrik gabe, Iruñeko Udaleko Administrazio Prozedura Erkidea eta Araubide Juridiko Elektronikoa arautzen dituen aipatutako Udal Ordenantza behin betiko onetsi dela joko da. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Iruñean, 2018ko azaroaren 12an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1813836