226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hirigintza-lankidetzako administrazioen arteko hitzarmena, honako lursail hauek berrantolatzeko: NUPeko Campuseko lursailak (C-2, C-3 unitateak, C-1en parte bat eta Udalez gaindiko Plan Sektorialeko U-1) eta Iruñeko Udal Planaren XIX. Unitate Integratuaren SO-1en parte bat. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak honako erabaki hau hartu zuen 2018ko azaroaren 5ean:

PLE 05-NOV-18 (6/CU).

“IKUSIRIK NUPeko Campuseko lursailak (C-2, C-3 unitateak, C-1en parte bat eta Udalez gaindiko Plan Sektorialeko U-1) eta Iruñeko Udal Planaren XIX. Unitate Integratuaren SO-1en parte bat berrantolatzeko Hirigintza-lankidetzako administrazioen arteko hitzarmena, eta bat etorrita Planeamendu Zerbitzuko zuzendariak zein Hirigintza Gerentziako legelariak 2018ko urriaren 29an emandako txostenekin, honako hau erabakitzen da:

1.–Uko egitea Tokiko Gobernu Batzarrak 2015eko maiatzaren 22an onetsitako Hirigintza-lankidetzako administrazioen arteko Hitzarmenari (3/UV).

2.–Hasiera batez onestea NUPeko Campuseko lursailak (C-2, C-3 unitateak, C-1en parte bat eta Udalez gaindiko Plan Sektorialeko U-1) eta Iruñeko Udal Planaren XIX. Unitate Integratuaren SO-1en parte bat berrantolatzeko Hirigintza-lankidetzako administrazioen arteko Hitzarmen berria eta Hitzarmenaren eranskina.

3.–Espedientea hogei egunez jendaurrean paratzea, behin hura NAOn argitaratu eta hortik aitzina.

4.–Erabaki hau jakinaraztea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreari.”

Iruñean, 2018ko azaroaren 9an. Alkatea, Joseba Asiron Saez

Iragarkiaren kodea: L1813778