226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1.453. lurzatian.
Hasierako onespena

Alkatetzak 2018ko urriaren 8an eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen xehetasun-azterketa, Orkoiengo katastroko 1. poligonoko 1.453. lurzatian antolamendu xehatuko elementuen aldaketei dagokiena, Francisco Javier Beltrán Gormedinok sustatua. Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluan ezarritakoarekin bat (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita. Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere argitaratuko da.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.

Orkoienen, 2018ko azaroaren 8an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1813699