226. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

2018ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Orbaizetako Udalak, 2018ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean 1. eta 2. aldaketak egiteko espedienteak, kreditu-gehigarri bati eta kreditu berezi bati buruzkoak hurrenez hurren.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan ezarritakoari jarraituz, 202. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egongo da Udal Idazkaritzan 15 egun baliodunean, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta, beharrezkoa bada, bidezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orbaizetan, 2018ko azaroaren 12an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L1813855